Saltar navegación

ITURENgo  Udala

2012ko otsailaren 6a

ARLOAK

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA

Garai batean Iturendar gehienak nekazariak eta abeltzainak ziren. Gaur egun, alabaina, jende gutxi bizi da laborantzatik. Lanbide horiek dituztenak abeltegiak edo nabeak eraiki eta azienda asko paratzen dute tegietan. Baratzeak edo alorrak lantzen dira, oraindik ere, eta han egiten diren produktuak, ondoko hauek: patata, tomatea, tipulak, barazkiak, banabarrak... Jende gehienak lurra zer edo zer lantzen du, baliabide osagarri gisa.

Abeltzaintzak nekazaritzak baino indar handiagoa du. Alor asko belai bihurtu dira. Sektoreak abeltzaintzara jo du, eskualde guztian bezalaxe. Produkzio handiena behi-aziendarekin (frisiarra, gehiena) ateratzen da. Esnetarako ardi latxak jarraitzen dio. Garrantzi txikiagoa dute zerriek, behorrek eta hegaztiek.

Oihangintza indarrean dago. Herrilurraren erdia, gutxi gora-behera, oihana da eta herriko zurgintzarako gaia ateratzen da bertan. Iturenen % 80 baino gehiago herrilurra da.

INDUSTRIA

Industriak hartu du nekazaritzaren tokia ekonomiaren oinarri gisa. Produkzio sektore nagusia industria izanik ere, kontuan izan behar da atal horretako langile gehienek eskualdeko beste herri batzuetan dihardutela.

Bi zentral hidroelektriko txiki daude Iturenen eta Mendaur mendian. Elektrizitatea sortzeko, biek egiten dute lan Mendaurko urtegiko urarekin. Eraikuntzako azpisektoreak indar handia du herrian. Beste zenbait langile zurgintzan, kautxoaren eta plastikoaren eraldaketan eta argindarrarekin lotutakoetan aritzen dira.

ZERBITZUAK

Zerbitzuen sektorea dezente garatu da azken hamarkadetan eta franko dibertsifikatua dago. Aipagarriak dira ostalaritzako tokiak.

Iturenen badira zenbait denda, bertakoen beharretarako, baina zerbitzu berezietarako Doneztebera jotzen dute.

Iturengo zerbitzuen zerrenda:

  • Elikadura.
  • Harategia.
  • Zurgindegia.
  • Eraikuntza.
  • Farmazia.
  • Iturgintza.
  • Ileapaindegia.

Azkenik esan Iturengo jende askok herritik kanpo lan egiten duela (inguruko herrietan edo Iruñea aldean), hala nola eraikuntza empresa haundietan, metalurjia fabriketan edo beste edozein lanpostutan.