Ongi etorriak Iturenera, Nafarroako iparraldeko hiribildu historiko honetara.
Ituren Mendaur mendiaren (1.163) magalean dago. Mendi horren tontorrean Hirutasun Santuaren ermita dago, ezin ederragoa. Herriak hiru auzo ditu: Ituren, Latsaga eta Aurtitz.
Iturenek beti harrera ona egin die bertakoei eta ohitura zaharrak ezagutzera etortzen diren kanpotarrei. Zubietarekin batera ospatzen diren inauteriak dira ohitura ezagunenak eta horietan protagonistak, joaldunak. Herriko jendeak gustora ematen du bizimoduaren eta festen berri.
Ezkurra ibaia pasatzen da Iturenen eta Donezteben Bidasoarekin lotzen. Bien artean marrazten duten paisaia eder-ederra da.
Paisaiaz gain besterik ere badu Nafarroako mendialdeko herri honek: historia, ohitura zaharrak, kirola, txistua, dantzak, gastronomia, kultura... dena. Dena Euskal Herrian osoki sustraitua.
Herriko ordezkari naizen aldetik, gure web orrian zehar ibiltzera, eta noski, gu bisitatzera gonbidatzen zaituztet.
Zuen alkatea,